Orozkoko zentro zibikoaren izena erabakitzeko lehiaketa antolatu du Udalak Induma Gazte eta Informazio Gunearen bitartez. Iradokizunak jasotzeko orduan aintzat hartuko dute izenak harramana izatea herriarekin eta aurretik erabili ez izana.
Proposamenak infoinduma@yahoo.es helbide elektronikora bidali behar dira eta zehaztu beharra dago izena eta egilearen datu pertsonalak. Hori egiteko epea apirilaren 30ean bukatuko da.
Egungo zentro zibikoa Udal Brigadak zuen eraikinean kokatuta dago, eta 475.000 euroko inbertsioa egin zuen tokiko erakundeak espazioa egokitzeko.