Arrugaeta jatetxea zazpi hamarkadetan zehar kudeatu duen familiak agur esango dio negozioari igande honetan. Hilabete hasieran iragarri zuten itxiera, eta esker mezua zabaldu dute bertako kide Mertxe, Juampe, Klemen eta Txarok.
"Gauza asko esan nahiko genituzke, baina oso zaila da hitzak topatzea. Batez ere, zuen maitasun eta konfidantza eskertu nahiko genituzke"
"Gauza asko esan nahiko genituzke, baina oso zaila da hitzak topatzea. Batez ere, zuen maitasun eta konfidantza eskertu nahiko genituzke, urte guzti hauetan batera bizitakoengatik eskerrak emateaz gain", nabarmendu dute.
Agurra iragartzea ez da erraza izan: "Despedida ez da erraza, baina lortu dugun guztiarekin oso pozik gaude. Oso momentu zoriontsuak daramatzagu gurekin, oroitzapen ahaztezinak, eta batez ere, jendearen maitasuna, beti sentitu baitugu hori".
Azken egunak badituzte ere, ibilbide edo familia negozioaren hasierara itzultzea nahi izan dute: "Despedida une honetan gure gurasoak izan nahi ditugu gogoan, Clemente et aTxefi, eurek eman zituzten lehen pausoak familia negozio bilakatuko zen bizi proiektu honetan. Eskerrik asko".