ZOZKETA

Orozkorock Jaialdirako sarrera bikoitza zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak

Erredakzioa 2023ko api. 14a, 13:00

Su Ta Gar taldeak joko du larunbatean. / Aiaraldea.eus

Maiatzaren 19an eta 20an izango dira kontzertuak eta Su Ta Gar taldea apustu nagusia bada ere, talde interesgarri gehiago ekarriko dituzte antolatzaileek.

Orozkorock musika jaialdian parte hartzeko sarrera bikoitza zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak eta interesdunek hemen eman dezakete izena.

Aurtengo talde ezagunena Su Ta Gar izango da, zeinak Alarma disko berria aurkeztuko duen. Edonola ere, metal doinuetatik haragoko proposamenak erakarri dituzte antolatzaileek. Esaterako, Eskean Kristo jaialdira itzuliko da, baina Kristonak izenarekin.

Capsula talde argentinar-bilbotarraren rock psikodelikoa ere egongo da, eta Bartzelonatik Los Tiki Phantoms surf talde dibertigarria etorriko da. Pinpilinpussies bikoteak bere ukitua emango dio emanaldiari eta Virginia Fernandez Seda proiektuarekin igoko da oholtzara.

Rodeo zeztoarrek stoner generoa hurbilduko dute, eta Lukiek bizkaitarrek rockaren bidea hartuko dute. John Dealer and the Coconuts rock eskandinaviarra jorratuko dute eta K-Billy eta Go-Freak DJek itxiko dute kartela.

Maiatzaren 19ko kontzertuen sarrerak 15 euro balioko du eta 20koa, aldiz, 25 euro. Bi eguneko bonoa 30 eurotan dago salgai. Jentilzulon edo Internet bidez eskuratu daitezke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide