Pablo Gomez Lara da Elkarrekin Podemosen alkategaia Orozkon

Aitor Aspuru Saez 2023ko api. 27a, 10:30

Pablo Gomez Lara, Orozkoko frontoian. / P. G. L.

52 urteko bilbotarra duela bederatzi urte bizi da herrian eta berriki erabaki du alkategaia izatea Elkarrekin Podemosekin.

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan aurkeztuko da lehenengo aldiz Elkarrekin Podemos Orozkon. Horretarako, Pablo Gomez Lara izango du zerrendaburu alderdiak.

Gomezek 52 urte ditu eta duela bederatzi bizi da udalerrian. Bilbokoa da jatorriz eta zientzia biologikoetan lizentziaduna bilakatu ondoren, hainbat urtez lan egin zuen farmazien industrian. Pandemia garaian, ordea, bihotzeko arazoa izan zuen eta horren ondorioz ezgaitasun osoa du eta ezin du lanik egin.

Hautagaiak azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari ez duela eskarmenturik politikan eta Elkarrekin Podemosera hurbildu zela eskualdeko kolektibo batean aritzen delako eta jakin nahi zuelako zein zen alderdiaren jarrera bere kolektiboak lantzen duen esparruan. Ikusita erakundeak bat egiten zuela bere planteamenduekin arlo horretan, eskaintza onartu zuen alkategai izateko.

Pablo Gomez Lararen ustez, Adieren desagerpenaren ondoren, beste bozka aukera bat eskaini nahi dute, umezurtz geratu diren bozkatzaileentzat. Hautagaiak adierazi du, halaber, zerrendako lehen hiru kideak orozkoarrak direla eta besteak alderdiko kideak.

Honako hau da Elkarrekin Podemosen zerrenda Orozkon:

1. FRANCISCO PABLO GÓMEZ LARA Jauna. 
2. ITXINE LOPEZ GALDEANO Andrea. 
3. OSCAR GALLEGO BENAVENTE Jauna. 
4. WALTER FABIAN CABRERA YAGUANA Jauna. 
5. MIREN JAYONE URIZAR BARUA Andrea. 
6. MANUEL CRUZ VÁZQUEZ Jauna. 
7. MARIA BELEN AXPE PINO Andrea. 
8. FRANCISCO JAVIER MORENO MARIN Jauna. 
9. SANDRA ALVAREZ DIEZ Andrea. 
10. JOSE IGNACIO ZANCA ASENSIO Jauna. 
11. ANA MARIA CASTRO OLIVER Andrea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide