Bi aste falta dira Orozko astinduko duen Orozkorock jaialdiko edizio berri batez gozatzeko. Maiatzaren 19an eta 20an ospatuko den ekitaldiaren esperoan, ETBko Sukalerrian sukaldaritza saioan izan ziren iragan maiatzaren 2an Ibai Isusi eta Josu Amundarain orozkoarrak.
Joseba Argiñano sukaldariak gidatutako saioa probestu zuten Isusik eta Amundarainek jaialdiaren antolakuntzaren nondik norakoak aletzeko, baita ikusleak Orozkora animatzeko ere.
EITBren 'Nahieran' plataforman ikus daiteke saioa osorik.