Elkarren aurka aurrez aurre jo dute bi autok gaur arratsaldean Orozkoko Ibarra auzoan. Arteara doan BI-3513 errepidean jazo da ezbeharra, 17:45ak aldera.
Larrialdi Zerbitzuak bertaratu dira istripua gertatu den ingurura eta bi zauritu ospitalera eraman behar izan dituzte, horietako bat helikopteroan, larri zaurituta.
Istripuaren ondorioz errepideak itxita jarraitzen du bi noranzkoetan, Ertzaintzaren prentsa bulegoak jakinarazi duenez.
Accidente carretera Orozko-Ibarra.
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) May 6, 2023
Dos personas evacuadas. pic.twitter.com/warIuLCoj4