Maiatzaren 13tik 15era bitartean San Isidroko ospakizunek hartuko dute Arbaiza auzunea Orozkon. Jai xumeak badira ere, adin ezberdinentzako ekintzak prestatu dituzte eta herriko musikariek izango dute protagonismo nagusia.
Izan ere, Zaloako neskek -Garazi eta Irati Santa Kruzek eta Vanessa Garaik- erromeria eskainiko dute bihar, Agate Deuna Abesbatzak ere emanaldia eskainiko du eta Lander Agirre eta Vanessa Garai trikitilariak bi aldiz aterako dira kalejiran.
Honako hau da egitarau guztia:
Maiatzak 13, larunbata:
14:30 // Herri bazkaria
17:00 // Umeentzako egurrezko jolasak
17:00-20:00 // Zaloako nesken erromeria
19:00 // Pintxo pote herrikoia
Maiatzak 14, igandea:
11:30 // kalejira Lander eta Vanessa trikitilariekin
12:00 // Meza
13:00 // Agate Deuna abesbatza
Maiatzak 15, astelehena:
10:30 // Kalejira Lander eta Vanessa trikitilariekin
11:00 // Meza
12:00 // Artxoaren zozketa