Rockaren eskualdeko hiriburua bihurtu da Orozko asteburu honetan beste behin ere, Orozkorock jaialdiaren eskutik. Ostiral iluntzean ireki zituzten kontzertu guneko ateak lehenbiziko aldiz, eta bost talde igo ziren oholtzara: Kristonak, Pinpilinpussies, Los Tiki Phantoms eta John Dealer and The Coconuts.
Larunbatean, aldiz, eguerdian piztu zuten giroa herrian. Euskal eszenari buruzko mahainguruarekin hasi zuten eguna, museoan. Garazi Pascual Cuesta filosofian doktoreak dinamizatu zuen solasaldia, eta lau musikarik hartu zuten hitza: Afrika Bibangek, Nerea Alberdik, Ane Barcenak eta Beatriz Perales Fernandez de Gamboak.
Ondoren, The Smoke Dealers taldeak rock abesti ezagunen bertsioekin girotu zuten Zubiaur plaza, herri bazkaria baino lehen.
Gauean karpara mugitu zuten berriro egitaraua, bertan jo baitzuten Su Ta Gar, Rodeo, Capsula, Lukiek eta Zutik! taldeek. Ondoren, festa luzatu ahal izan zuten bertaratutako rockzaleek, K-Billy & Go-Freak DJen eskutik.
Argazkiak: Orozkorock, Txabi Alvarado Bañares, Aimar Gutierrez Bidarte eta Paula Gonzalez Bujan