Ana Otaduiren babesa izan zuen Aitor Izak bere hautagaitza aurkezteko

Aitor Aspuru Saez 2023ko mai. 24a, 09:00

Bizkaiko Batzar Nagusien presidenteak hitza hartu zuen Orozkon Aitor Izar alkategai jeltzalearen alde egiteko.

Pasa den ostegunean Donibane Aretoan egin zuen EAJk udal eta foru hauteskundeetako kanpainako ekitaldi nagusia. Herriko zein inguruko alkategaiak eta zerrendakideak ez ezik, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak hitz batzuk eskaini zituen.

Hain zuzen, Otaduik abstentzioaren kontrako mezu argia zabaldu zuen, azpimarratuta garrantzitsua dela boto eskubidea praktikan jartzea. Horrela, goraipatu eta eskertu zuen EAJk Orozkon egiten duen lana eta Aitor Iza alkategai egokitzat jo zuen, "etapa berriari hasiera emateko hautagai ona" dela iritzita.

Izak, bere aldetik, eskerrak eman zizkien ekitaldira gerturatutako herrikide eta jetzaleen programari buruz mintzatu zen. Zerbitzu publikoak hobetzeko beharra, auzoen garrantzia, euskararen aldeko konpromisoa, edota energia berriztagarriak izan zituen hizpide.

Halaber, Madres Mercedarias zaintza zentroko langileei buruzko adierazpenak ere egin zituen, azaltzeko ahal duen neurrian lagunduko dituela.

Amaitzeko, bere zerrenda osatzen dutenei eskerrak eman zizkien eta EAJrentzako boza eskatu zuen: "Bizitza aukerak dira eta honako hau paregabea izango da".

Argazkiak: Orozkoko EAJ

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide