EAJ izan da zerrenda bozkatuena Orozkon, 2023ko udal hauteskundeetan. Guztira, 669 boto jaso dituzte jeltzaleek. Bigarren indarrra EH Bildu izan da; Samuel Pasandin zerrendaburu duen taldeak 477 boto eskuratu ditu. Podemos alderdiak, aldiz, 90 boto eskuratu ditu; baina, ez du ordezkaritzarik lortu udalbatzan. Azkenik, PSE-EE alderdiak 17 eskuratu ditu, eta PP-k 8.
Datuen arabera, EAJk gehiengo osoa izango du udalbatzan, guztira 7 zinegotzi eskuratuta. EH Bilduk 4 ordezkari izango ditu.