Gorbeiako artzain txakur baten albisterik gabe daude Orozkon asteartean. Zehazki, Goikiria eta San Martin auzuneen artean desagertu zen. Jabeek ez zioten garrantzirik eman hasieran, baina arratsaldean agertzen ez zela ikusita, bilatzeari ekin zioten eta 20:00ak aldera gertakariaren berri eman zuten.
Sua da animaliaren izena eta lepoko berdea dauka. Antza, ez da ingurutan galdu den txakur bakarra, baina bestea agertu da.
Suaren jabeek 649 16 24 98 telefono zenbakia zabaldu dute. Norbaitek txakurra ikusiz gero, har dezake eta gero eurei deitu, bere bila joango baitira. Momentuz, Zeberion egin dute bilaketa, emaitzarik gabe.