Ibilaldi gidatuak eskainiko dituzte Gorbeiako inguruak ezagutzeko

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko abu. 28a, 14:47

Orozkoko auzoak ezagutzeko aukera eskainiko du bisitak. / Aiaraldea.eus

Gorbeia Helmuga Turistikoak elkarteak hainbat ibilbide egingo ditu iraila eta urrian Gorbeia mendi inguruan dauden herriak ezagutzeko. Orozkon irailaren 17an eta urriaren 7an egingo dituzte bisita gidatuak.

Gorbeiako Parke Naturalaren inguruan dauden udalerriak ezagutzeko mendi-ibilaldi gidatuak eskainiko ditu Gorbeia Helmuga Turistikoak elkarteak. Gauzak horrela, Orozkon, Zeanurin, Diman, Areatzan, Ubiden eta Otxandion antolatu dituzte bisitak datozen bi hilabeteetarako.

Orozkoko auzoak ezagutzeko aukera

Orozkoko ibilaldiak irailaren 17an eta urriaren 7an egingo dituzte. 100 auzo baino gehiago eta milaka istorio izena jarri diote bisitari eta Bizkaiko bigarren udalerririk zabaleneko auzoak ezagutzeko aukera eskainiko die bisitariei. 

"Orozkok ingurune pribilegiatua du, mendiak, basoak, kobazuloak, baserriak eta errekak nahasten dituena. Bisita gidatu honetan, txoko xarmangarriz inguratutako leku lasai hau ezagutuko duzu. Jauregi, dorretxe eta hamaika baserrik iragan indartsu eta landatarra erakutsiko digute Bizkaiko herri txiki honetan", nabarmendu dute ekimenaren sustatzaileek.

Azaldu dutenez, bisita gidatuak mota guztietako publikoari daude zuzenduak. Ez da gutxieneko parte-hartzailerik behar bisitak aurrera ateratzeko; baina, aurreratu dutenez, plaza mugatuak egongo dira. Bisita bakoitzaren ostean, gainera, pintxopotea ere eskainiko dute.

Prezioak izango dira 4 euro, 12 urtetik gorakoentzat; 2 euro, 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat; eta doan 8 urtetik beherakoentzat. Prezioan pintxo-potea sartzen da bisita amaitzen den herrian. Orozkon Itxina Tabernan hartuko dute trago eta mokadua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide