Berazako ospakizunak atzo abiatu zituzten, baina onena hurrengo egunetan helduko da. Hala azaldu du antolatzaileetako bat den Enara Bravok: "Egun baikotzak bere nortasuna dauka: barikuko lehen partean, umeak dira garrantzitsuenak. Beraientzat zuzendutako ekintzak dira. Aurten, adibidez, grafiti tailerra eta pailazoak izango ditugu. Ostiralako azken partean The Smoke Dealers taldearekin rock klasiko bertsioak zuzenean entzungo ditugu. Zapatuan, herri bazkaria izango dugu eta aurten Yogurina Borovak bazkalostea animatuko du. Eta gauez ezin ahaztu Joselu Anayak. Domekan, dantzak eta paella txapelketa dira ekitaldi garrantsitsuenak".
Urtero, jaiak bukatu ondoren, balorazio bilera egiten dute auzokideek eta ekintza berriak txertatzea eztabaidatzen dute. Horrela sortu dira aurtengo berrikuntzak: "Aurten; grafiti tailerra eta Yogurina Borova dira gure ekarpen berriak; baina edozein momentuan etortzea gomendatzen dugu. Jai herrikoiak eta alaiak dira".
Atzo amaitu zituzten prestaketak, baina txupinazoa eta jaurti zuten, eta horren ondoren merezitako askaria hartu zuten antolatzaileek.
Izan ere, jai hutsetik harago, antolatzaileek azaldu dute eurentzat bereziena dela jaiak "auzokideen artean" antolatzen dituztela eta horrek haien arteko "harremanak sendotzeko" balio duela.
Hurrengo egunetako egitaraua honakoa izango da:
Gaur, ostirala
17:30 // Kalakan egurrezko jokoak eta graffiti tailerra
18:30 // Pailazoak
Txokolate jana
21:00 // The Smoke Dealers, sardinak eta lukainka
Bihar larunbata
14:30 // Herri bazkaria eta bingoa
17:30 // Mus azkar txapelketa
18:30 // Yogurinha Borova
21:30 // Joselu Anayak eta DJ K
Igandea
11:00 // Paella txapelketa eta gaiteroak
12:00 // Meza eta gero Ubixeta Dantza Taldeko erakustaldia
13:30 // Paellen aurkezpena, zozketa eta gero aulkien jokoa