Orozkoko Udalak auzoetako batzar nagusia egingo du bihar herritarren zalantzak argitzeko. Berez, hitzordua 18:00etan izango da Udal Osoko Bilkura aretoan eta orozkoar orok parte har dezake eztabaidan.
Udal ordezkariek hartuko dute hitza lehenik eta behin eta hainbat azalpen emango dituzte tokiko erakundearen jarduerari buruz.
Behin Udalaren azalpen hori amaituta, herritarrek izango dute aukera euren auzoei buruzko galderak edota proposamenak egiteko.