Gaztaina Egunaren XXII. edizioa antolatu zuen Supelaur kultura elkarteak iragan igandean, Orozkoko Udalaren babesarekin. Urteroko eskema jarraitu zuten: goizean mendi martxa egin zuten udalerriko mendietan barrena, kirikiñausiak bisitatzeko. Autobusa hartu zuten horretarako, 9:50ean Hegoalden. Txangoaren ostean herrigunera jaitsi ziren berriz, herri bazkariaz gozatzeko.
🎥📸 Dozenaka lagun bildu ziren Gaztain Egunaren XXII. edizioan, urterroko tradizioari jarraiki
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 2, 2023
Ikusi argazkiak hemen 👉 https://t.co/vHXeoHdEiH pic.twitter.com/2jFxC9GTZw
Argazkiak: Samu Pasandin eta Miguel Brizuela