AZKEN ORDUKOA

Ibarrako Madres Mercedarias egoitzako bideragarritasuna bermatuko duen akordioa erdietsi dute langileek

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko aza. 19a, 18:04

Madres Mercedariaseko langileak, Orozkon eginiko mobilizazioetako batean. / Aiaraldea.eus

Aita Menni Fundazioak hartuko du egoitzaren kudeaketa eta langile guztien subrogazioari ekingo dio. Beharginek egungo lan-baldintzak hobetzearen alde borrokan jarraituko dutela adierazi dute.

Itxiera mehatxuak gainditu ditu Ibarrako Madres Mercedarias egoitzak. LAB eta ESK sindikatuek adierazi dutenez, akordioa erdietsi dute zentroaren bideragarritasuna bermatzeko. Horrela jakinarazi zieten langileen ordezkariei Bizkaiko Foru Aldundiko, Aita Menni erakundeko, EDE Fundazioko eta Madres Mercedarias kongregazioko ordezkariekin azaroaren 10ean egindako bileran.

Enplegua bermatuta

Urtebete baino gehiago igaro dute Ibarrako egoitzako langileek itxieraren aurka borrokan. Sinatutako akordioaren arabera, Aita Menni Fundazioa arduratuko da zerbitzuaren kudeaketaz, eta langile guztien subrogazioari ekingo dio.

Sindikatuak pozik agertu dira, akordioak marrazten duen "agertoki positiboaren" aurrean. "Borroka luze honetan parte hartu duten langile guztiak zoriondu nahi ditugu, baita hain konbentzituta egon ez direnak ere. Badakigu gure borrokak Aldundiaren, Madres Mercedarias kongregazioaren eta, kasu honetan, Aita Menniren arteko negoziazioen erdigunean jarri duela konponbideak enplegua galduko ez zuela bermatzeko beharra", adierazi dute LABek eta ESKk.

Behin bideragarritasuna bermatuta, lan-baldintzen hobekuntzaren alde borrokan jarraituko dutela azaldu dute langileen ordezkariek. "Urte hauetan guztietan, Bizkaiko Foru Aldundiak zerbitzu publikoak pribatizatzeko egin duen apustuaren ondorioz, gure soldatak eta lan-baldintzak ahalik eta merkeenak izaten saiatu dira", azaldu dute sindikatuek. Egoera hori iraultzeko lana abiatuko dute orain.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide