Larunbatean izan zen bertsolazaleek urtero Orozkon duten hitzordua. Aurten Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita izan ziren gonbidatuak Superlaur Elkartean egindako bazkarian gatza eta piperra jartzeko.
Edonola ere, bertsolari ezagunak ez ziren bakarrik aritu. Hain zuzen, hasi aurretik, Orozkoko eskolan Arkaitz Zipitriarekin bertsolaritza lantzen ari diren ikasleek bertsoak kantatu zituzten Alberdi eta Enbeita aurkezteko.
Horrez gain, Begoñe Olabarriak gaiak jarri zizkien bertsolariei, eta gazteek ere euren ekarpenak egin zituzten. Bertsoak nagusi ez ziren uneetan, Irati Santa Cruz eta Jone Larrinaga musikariek girotu zuten lokala, trikitia joz.
Argazkiak: Potolari Bertso Eskola