Supelaur Elkarteak Orozkoko VIII. Film Laburren Lehiaketa antolatu du aurten. Ekimenak euskarazko sorkuntza bultzatzea du helburu eta ezinbesteko baldintza da pelikula euskaraz izatea edo hizkuntza horretako azpitituluak edukitzea.
Bihar agortuko da epea film laburrak bidaltzeko, supelaur.kt@gmail.com posta helbide elektronikora, hain zuzen.
Lehiaketak 250 euroko bi sari banatuko ditu hurrengo asteko barikuan Donibane Aretoan egingo duen ekitaldian. Zehazki, aitortza batekin sarituko dute epaimahairentzat onena den lana eta bestearekin, aldiz, publikoarentzat kalitate gehien duena.
Aurten ez dute rally kategoria baliatuko (egun berean filma egitean datzan modalitatea) eta antolatzaileek adierazi diote Aiaraldea Komunikabideari bestelako aukerak aztertzen ari direla hurrengo urterako. Orozkoko Udalak babesten du egitasmoa.
Supelaurren ekintza honek ibilbide luzea egin du dagoeneko. Berez, aurtengoa zortzigarren edizioa da, baina egun baliatzen duten ereduarekin. Bestelako ereduak baliatu dituzte duela 20 urte baino gehiago.