Maila handiko herri kirol probak ikusteko aukera egon da gaur eguerdian Orozkon. Urrezko Aizkolarien Kopako finalerdiak egin dira Zubiaur plazan, eta gazte mailako Aizkolari Binakako Kopa ere ebatzi da.
Horrez gain, Binakako Harrijasotze Kopa ere lehiatu dute Orozkon. Ainize Zumetza eta Udane Ostolaza aritu dira emakumezkoen kategorian; eta Mikel Lopetegi eta Hodei Iruretagoiena, aldiz, gizonezkoenean.
ETBko kamaralariek Orozkon igaro dute goiza, txapelketak grabatzen, telebistan emititzeko.
Argazkiak: Samu Pasandin Sanchez