Gaur 09:30ean istripua gertatu da Orozkoko herrigunetik gertu, kamioi baten eta auto baten arteko talkaren ondorioz.
Ertzaintzak azaldu duenez, zauritu bakarra egon da eta lesio arinak ditu. Halaber, poliziak argitu du trafikoa etenda dagoela Orozko eta Areta artean, ibilgailuak bidetik kendu arte.