Auto istripua gertatu da gaur arratsaldean AP-68 errepidean, 22. kilometroan, Orozkon. Lau autok elkarren aurka jo dute. Ertzaintzako prentsa bulegoak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez, bi zauritu daude, eta une honetan larrialdi zerbitzuak bertan ari dira lanean.
Istripuaren ondorioz bi errail itxita daude Bilboko noranzkoan eta auto pilaketak sorten ari dira. Une honetan bost kilometrokoak dira auto pilaketa horiek.
Hainbat ibilgailuren arteko #Istripua #Ap68 Km 22 #Orozko-n Bilboko norantzan. Errepidea ITXITA.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) December 15, 2023
Accidente entre varios vehículos en #Ap68 Pk 22 #Orozko sentido Bilbao. Carretera CORTADA.
011#Trafikoa pic.twitter.com/5FAX2wtyOF
Informazioa eguneratzen joango gara.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!