Donibane Aretoan egin zuten atzo arratsaldean Orozkoko VIII. Film Laburren Lehiaketako sari banaketa. Sari biak film labur berdinari eman zizkion Supelaur Elkarteko epaimahaiak. Raul Barrera zuzendariaren Arnasa pelikula izan zen irabazlea. Eneko Sagarroy eta Zorion Egileorrek hartu zuten parte lan horren grabaketan.
Argazkiak: Supelaur Elkartea