Orozkoko Udalak otsailean abiatu du prozesua herriko LGTBI+ kolektiboaren egoera ezagutzeko. Hau lehen urratsa izango da gero neurriak hartu ahal izateko, udalerria ahalik eta bizigarrien izan dadin herritar guztientzat.
Azterketa Hiruki Larroxa kooperatibak hartu du bere gain eta parte hartze esparru anitzak prestatu dituzte. Alde batetik, herritar orori zabaldutako galdetegia abiatu dute LGTBI+ kolektiboaren kanpo eta barne egoera (ezagutza, pertzepzioa, bizipenak...) analizatzeko. Hemen sakatuta bete daiteke.
Horrez gain, otsailaren 27an hitzaldi tailerra antolatuko dute hirietatik at dagoen LGTBI+ kolektiboaren egoera lantzeko, 18:00etan.
Azkenik, kolektibo horren kideek berezko lanketa egiteko parada izango dute. Horretarako orozko.lgtbi@bizkaia.org helbide elektronikora idatzi beharko dute eta gero harremanetan jarriko dira eurekin.
Hemen behean entzun daiteke Hiruki Larroxako Ibai Fresnedok Bor bor elkartearen podcastean iaz eginiko elkarrizketa: