Garaipen bikoitza lortu zuten Aiaraldeko pilotariek atzo Orozkon. Binakako Serie B Txapelketako Finalerdietako lehengo norgehiagokak jokatu ziren atzo bertako frontoian.
Iker Larrazabal pilotari amurrioarrak Iosu Eskirozekin batera osatu zuen bikotea, Agirre eta Iztuetaren aurka indarrak neurtzeko. 57 minutu iraun zuen partidak eta, 441 pilotakadaren ostean, lehen bikotearen alde lerratu zen markagailua, 22-13 amaituta.
Eskuzak, bere aldetik, Egiguren V izan zuen lagun, eta De la Fuente-Bikuña bikotea izan zuten aurrez aurre.
Kasu honetan ere, berdina izan zen emaitza: 22-13. Partida honek aurrekoak baino 2 minutu gutxiago baino ez zituen iraun, eta 393 pilotakada egin zituzten guztira lau kirolarien artean.
Hurrengoan, bi pilotariak aurrez aurre
Gauzak hala, txapelketako lehenego postuetan kokatu dira Aiaraldeko pilotariak eta euren bikotekideak. Hala ere, oraindik norgehiagoka ugari falta dira txapelketa ebazteko. Gainera, Eskuza eta Larrazabal elkarren aurka arituko dira hurrengo zitan. Martxoaren 8an izango da hori, Zumarragako Beloki pilotalekuan.