Ehunka dantzari eta ikusle bildu ditu Ubixetak, beste urte batez

Txabi Alvarado Bañares 2024ko api. 15a, 10:05

Dantzari Eguna antolatu zuten atzo Orozkon eta, herriko dantzariek ez ezik, eskualdeko beste talde batzuetakoek ere parte hartu zuten urteroko zitan.

Urtero bezala, Dantzari Eguna antolatu zuen Ubixetak atzo Orozkon. Ehunka dantzari eta ikusle bildu zituzten, eskualdeko hainbat dantza talde gonbidatuta. 11:00etan jarri zuten zita Zubiaur plazan, eta kalejiran abiatu ziren jarraian, dantza emanaldi laburrak eskaintzeko herriguneko hainbat auzotan.

Ondoren, futbol zelaian bildu ziren talde guztiak, eta emanaldi bateratua eskaini zuten bertan, harmailetatik so zeuden ikusleen aurrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide