Orozko Rocken edizio berria ate joka dago eta Aiaraldea Komunikabideak kamisetak, poltsak eta pegatinak zozkatuko ditu Instagram bidez. Asmoa da giroa berotzea asteburura begira, ekintzaz beteta egongo baita.
Hasteko, Katxarrismos erakusketa dago ikusgai dagoeneko Orozko Museoan eta ostiralean bertan jaialdiaren lehenengo emanaldiak helduko dira:
19:00 // The Half Nelsons Herriko plazan
20:30 // Both Orozko Rock gunean
21:30 // Feline
22:35 // Lur
23:40 // Etxekalte
01:00 // Micky & The Buzz
Larunbatean adin guztientzako eskaintza
Zuzeneko musika andanarekin hasi ondoren, larunbatean goizetik abiatuko dituzte jarduerak.
11:30ean 5 urtetik gorako umeentzako tailerrak egingo dituzte Zubiaur plazan eta 12:30ean Orozko Museoan mahai ingurua bideratuko du Gertrude Elkarteak: Lur eremu idorra: klase ertainik dago musika munduan? Underground eta mainstreamaren arteko mugen inguruko eztabaida. Iritzi truke informal horretan Marta Fontana 'Martillo' The Capaces taldeko abeslariak, Galder Izagirrek (Berri Txarrak, Dut...), Kattalin Barcenak (J Martina) y Alberto Egiluzek (Vulk, Sal del Coche) hitz egingo dute, Iñigo Basagurenek bideratuta.
13:30ean Boogie Ridersen kontzertua hasiko da plazan eta garrafa dastatzeko aukera ere emango dute. Eremu berean, Letagin taldeak hartuko du oholtza 18:00etan eta gero Orozko Rock gunera mugituko dute jaia, emanaldi segida honekin:
19:45 // Ginger
20:55 // The Capaces
22:25 // Sex Museum
00:05 // Toc
01:25 // Ezezez
02:30 // DJ Nash
Zozketa
Aiaraldea Komunikabideak, bere aldetik, Orozko Rockeko bi kamiseta, bi poltsa eta pegatinak zozkatuko ditu. Horretarako, Instagramera jo beharra dago.