Azpigorri ahuntzen topagune bihurtuko da Orozko larunbat honetan (maiatzak 25), animalia mota horien Bizkaiko lehen txapelketa egingo baita herrian.
Euskal Herriko ahuntz arraza bat da azpigorriena. "Piriniar ahuntzen familiakoa da, bai eta Guadarramako ahuntz arrazaren familiakoa ere. Dena den, ahuntz azpigorriak baditu Pirinioetako bere senideetatik bereizten dituen zenbait berezitasun, hala nola tamainaz txikiagoa izatea, ilaiaren kolorea eta abar".
Hala azaldu du Orozkoko Udalak. Tokiko erakundeak herritar guztiei luzatu die goiz osoan zehar ospatuko den ekimenenera bertaratzeko gonbita. Nabarmendu duenez, txapelketaz gain, Orozkoko produktuen dastaketa ere egongo da, eta baita tokiko ekoizleen merkatua ere. Gainera, azoka horretan erosketak egiten dituzten pertsonek opariak jasoko dituzte sari moduan.