Gaur gauean jo behar zuten Orozkoko Gorbeia kalean Arene 6 eta Doctor Deseo taldeek, 22:00etan eta 00:00etan, hurrenez hurren. Baina, antolatzaileek iragarri dutenez, bertan behera geratu dira bi kontzertuak.
Zabaldutako mezuan azaltzen denez, ekaitza dela eta "soinu ekipo guztiak, beste gauza batzuen artean, apurtu dira eta arriskuak ekiditeko, bertan behera uztea erabaki da".
Ezkerparetako finalak, kiroldegian
Hori ez da izan euria dela eta egitarauan egondako aldaketa bakarra. Izan ere, Ezkerpareta txapelketako finalak plazako frontoian jokatu behar ziren, baina antolatzaileek Instagram sare sozialean iragarri dute Udal Kiroldegian jokatuko direla azkenean. Ordu erdi atzeratu da hasiera ordua, eta 18:30ean beharrean, 19:00etan hasiko dira.