Beraza auzoko jaiak ospatuko dira asteburu honetan

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko ira. 25a, 20:29

Berazako jaiak, artxiboko irudi bat. / Aiaraldea.eus

Ostegunean hasi eta igandera bitarte hamaika ekintza antolatu dituzte, San Migel eguna ostirala izanik.

Orozkoko Beraza auzoan sanmigelak ospatuko dituzte asteburu honetan. Umeentzako ikuskizuna, sardinak, herri bazkaria, mus txapelketa, paella txapelketa eta euskal dantzak egongo dira, besteak beste. Bestalde, Beranduegi erromeria, Las Fellini, Joselu Anayak eta DJ-a izango dira musikaz asteburua girotzen.

Irailak 26, osteguna

19:00 // lehen suziriaren jaurtiketa eta kanpai hotsa

Irailak 27, ostirala (San Migel)

17:30 // Kalakan egurrezko jokoak eta Graffiti tailerra

18:30 // "Pontxa ta Flobin jolas eta ipuin", umeentzako ikuskizuna. Ondoren, txokolatea ume guztientzako

21:00 // Beranduegi erromeria. Bitartean, sardinak

Irailak 28, larunbata

14:30 // herri bazkaria. Izena emateko epea irailaren 27ra arte Orozkon (Orozkoko Sindikatuan, Induman eta Bengoetxea tabernan) Ondoren Bingoa

17:30 // XXVII. Mus azkar Txapelketa

18:30 // Las Fellini

21:00 // Joselu Anayak. Ondoren DJa

Irailak 29, igandea

11:00 // XXVII. paella txapelketa

12:00 // Mikel Deunaren ohorezko meza santua. Ostean, euskal dantzak Ubixeta dantza taldearen eskutik

13:30 // paellen aurkezpena eta sari banaketa. Ondoren zozketaren zenbakia aterako da

Goiz guztian Kalejira egongo da Soplagaitak alaiturik.

Bazkal ostean bingoa eta aulkien jokoa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide