Irailaren 28an Euskadiko Hike & Fly parapente proba egin zen Orozkon. Antolatzaileek azaldu dutenez, eguraldiak ez zuen asko lagundu eta txapelketa "ertaina" proposatu zen. Orozko plazan irteera eman, eta 6 baliza jarri ziren, berriro plazan helmuga jarrita. 6 baliza hauetatik bakarrik 4 ziren puntuagarriak: B1 Oderiaga (puntuagarria), B2 Itxina (puntuagarria), B3 Arraba, B4 Urigoiti iparraldea (puntuagarria),B5 Arrolako despegea (puntuagarria), eta B6 lurreraketa landa ofiziala, gehi B7 Helmuga.
Partaideak 11:20ean atera ziren eta 19:30ak arte zeukaten denbora ahalik eta gehien egiteko. Antolatzaileen arabera, hasieratik bi estrategia desberdin ikusi ziren: gehienek Oderiagarako bidea hartzen zuten bitartean, gutxi batzuk lasai hartu, ondo gosaldu eta Arrolako bidetik igotzea erabaki zuten. Azken hauek, euripean, aterpean egin zuten denbora, hamabitakoa prestatuz.
Batzuk Oderiagara iristen zirenerako, beste askok Kurtzegainen edo Ubixetan despegatzeko denbora hartzen zuten. Goiz osoa egon zen lainopean, euri-tanta momentuekin. Beraz, hodeia pixkat igotzen zenean, parte hartzaile batzuk aireratzen ziren kilometroak egiteko asmoz, beste askok oinez aurrera egiten zuten bitartean. Nahiz eta guztiak saiatu, gutxi batzuk bakarrik lortu zuten aurrera egitea.
Arratsaldean zerua ireki baina hegan egiteko baldintza onik gabe geratu ziren. Bukaera aldera, bi partaide ibili ziren lasterketan, eta helmugara iristea lortu zuten oso alde txikiarekin (18:20ak aldera, gutxi gorabehera). Hirugarren partaide bati bukaera ordua iritsi zitzaion ia Arrolarako balizara sartzear zegoela.
Bukatzeko, sariak eta opariak banatu ziren plazan.
OPEN OROZKO H&F 2024:
1. Asier Izco
2. Enaitz Eizagirre
3. Ane Intxaurraga
EUSKADIKO H&F TXAPELKETA-OROZKO 2024
1. Enaitz Eizagirre
2. Ane Intxaurraga
3. Arturo Flores