Norberak musika sortzeko bere Fuzz pedala eraikitzeko tailerra antolatu du bigarren aldiz Gertrude Elkarteak. Aurrekoa arrakastatsua izan ondoren, azaroaren 30ean izango da hurrengoa. 50 euro balio du guztira -materialak barne- eta Sua Devices proiektuak eskainiko du. Izen-ematea hemen egin beharra dago. Bi leku baino ez dira geratzen jadanik.
Egitasmoan parte hartzeko ez da beharrezkoa eskarmentua izatea aurretik eta elektronikako oinarriak azalduko dituzte efektu pedala eraikitzeko.
Lehenik eta behin, SUA Devicesen ibilbidea eta Andoni Conderen esperientzia pertsonala azalduko dituzte, materialarekin lagunduta. Horrez gain, oinarrizko elektronika, komunikazio klasea eta
soldadura praktikoa ere landuko dituzte.
Alde teorikoa eta praktikoa uztartuko dute eta parte-hartzaileek modu funtzionalean soldatu deketela ikusi ondoren, tailerraren bigarren zatira pasatuko dira: pedal baten fabrikazioa.
Azalpen txiki baten ondoren, bertaratzen direnek pedal propioa egingo dute Andoni Condreen laguntzarekin. Fuzz pedala zerotik muntatu eta funtzionamenduan jarriko dute. Tratua eta laguntza
muntaian zehar pertsonalizatua izango da.