Urriaren 19an Gorbeiako Altxorrak izeneko turismo ekitaldiak hartuko du Orozko. Kultura ekintzei dagokienez, bertako jauregi eta etxezarren bisita gidatua, jazz musikaz zuzenean gozatzeko aukera, Izan Bagara ekitaldia Korrontzi taldearen eskutik, dantza, herri kirola eta folk musika egongo dira.
Bestalde, gastronomiak ere bere tokia izango du aurtengo ekitaldian. Izan ere, bertako produktuen merkatua egongo da, eta bertan, Gorbeiako altxor gastronomikoak erakutsi, aurkitu edo erosi ahal izango dira.
Goizean txakolin eta txorizo-dastatzea eskainiko dituzte eta Gastro gunea egongo da. Jarduera kultural eta gastronomikoak Zeberioko Jazz Kollective Quartet laukoteak girotuko ditu eta haurrentzako sormen espazioa ere egongo da egun osoan.
EGITARAUA
Urriak 19, larunbata
11:00 // bisita gidatua Orozkotik. Jauregi eta etxezarrak Zubiaurren (Plaza mugatuak. Helduak: 4€ eta umeak: 2€)
12:30 eta 13:30etan // Dastatzea: Urigoitiko txorizoak (Plaza mugatuak. Prezioa: 3€)
13:00etan eta 14:00etan // Dastatzea: Gure Ahalegina txakolina (Plaza mugatuak. Prezioa: 3€)
13:00 eta 15:00etan // Jazz Kollective Quartet (musika zuzenean)
15:00 // zozketa
19:00 // Korrontzi: "Izan bagara" ikuskizuna, dantza, herri kirola eta folk musika
20:30 // amaiera