Inteneteko foro baten bidez antolatu zuten jarduera eta 80 lagun bertaratu ziren Orozkora. Lehen egunean harrera egin zieten herriko txorizoekin eta ogiarekin eta hurrengo egunean Orozko Museoa bisitatu zuten hiru txandatan.
Gero Pablo Azkoagaren okindegia ezagutu zuten eta eskolara jo zuten bazkaltzeko, Rakataplak paella sukaldatu baitzien. Arratsaldean bizkotxo dastatzearen ordua heldu zen eta gauez norberak nahi izan zuen moduan afaldu zuen; autokarabanan edo tabernetan.
Igandean mendi ibilaldia izan zuten eta oso pozik bukatu zuten, Orozkoko paisaia politak ikusita. Gero rabak jan zituzten herrigunean eta handik gutxira etxera itzuli ziren. Alain Motak prestatu zuen egitaraua eta jadanik beste batzuk ditu buruan.
Argazkiak: Alain Mota