Orozkoko Udalak ohar baten bidez jakinarazi die herritar guztiei 2025erako aurrekontu orokorra prestatzen ari direla.
Orozkoarrek parte hartzea nahi dute eta, beraz, interesa duten guztiei luzatu diete gonbidapena iradokizunak eta proposamenak bidal ditzaten.
Horiek aurkezteko epea urriaren 17an hasi zen, eta azaroaren 12ra arte egongo da zabalik.