Memoria historikoari buruzko topaketaren bigarren ekitaldia antolatuko dute urriaren 26an, larunbatean, Orozkon. Arratsaldeko 18:30ean duela bost urte Agirre Lehendakariaren parkean jarri zen monumentuan finkatu dute hitzordua, eta bertan, gerra zibilean eraildakoak eta errepresaliatuak aitortzeko ekitaldi formala egingo dute, lore omenaldi xume batekin eta ohorezko aurreskuarekin.
Ondoren, Donibane Aretora joango dira bertaratutakoak, eta manifestua irakurri eta "Los hijos de Gernika" filma proiektatuko da.
Jarraian, Ramon Zurimendik 20 minutuko hitzaldia eskainiko du Orozkoko eta Gorbeiako gerra zibilean gertatutakoari buruz, eta galderak egiteko aukera egongo da.
Gogoratu beharra dago Gorbeian egondako borroken ondorioz, Angel Egaña Arrankudiaga-Zolloko gudaria fusilatu zutela eta aurten itzuli dituztela gorpuzkiak herrira.