Aurten ezin izan da Gaztaina Eguna ohiko moduan egin, baina eskema tradizionala moldatu, eta lortu dute eguna ospatzea. Eguraldi txarra dela eta Kirikiñausi mendi ibilaldia ezin izan da urtero bezala egin; baina, hala ere, 20 lagun inguruko talde bat igo ahal izan da kirikino hesiak bisitatzera. Irukusigietan egitekoa zen festa, aldiz, Zubiaur plazara eraman da. Bertan jan dira gaztainak eta txorizoa, egin da errifa eta kantatu dira bertsoak.