Aiarako Aunia Kultura Elkarteak Orozkoko Udazkeneko Jardunaldiak antolatu ditu azaroan, herria eta ingurua sakonago ezagutzeko helburuarekin. Jarduera guztietako topagunea Orozkoko museo etnografikoa izango da, eta izena emateko deitu 94 633 98 23 telefonora, idatzi museoa.orozko@bizkaia.org helbidera edo Museoan bertan egin.
Azaroak 3, igandea
09:30 // El limbo de Sagarminaga zailtasun ertaineko mendi-ibilbideak, Felix Mugurutzaren eskutik. 3,5 orduko iraupena du, eta 40 plaza daude. Izena eman, hemen.
Azaroak 10, igandea
10:00 // Juntas de Larrazabal, montañeros y monte. Las industrias de Orozko zailtasun ertaineko mendi-ibilbideak, Juanjo Hidalgoren eskutik. 3 orduko iraupena du, eta 40 plaza daude. Izena eman, hemen.
Azaroak 17, igandea
10:00 // Fabricas de polvora,municiones y cañones en Gorbeia zailtasun ertaineko mendi-ibilbideak, Asier Perez de Eulateren eskutik. 3,5 orduko iraupena du, eta 40 plaza daude. Izena eman, hemen.
Azaroak 24, igandea
09:30 // Descubre Orozko a traves de tu camara hiri-ibilbidea zailtasunik gabe eta tailerra. 5 orduko iraupena du eta 20 plaza daude. Izena eman, hemen.