Ostegunean hasi ziren Orozkoko auzo batzarrak. Muruetan izan zen lehena ostegunean eta Goikirian egin zuten ostiralean. Zaloan, Ibarran, Manzarbeitin eta San Migelen aste honetan izango dituzte. Hauek dira datak eta ordutegiak:
- Zaloa // Azaroak 16 (10:00etan, Zaloako baselizan)
- Ibarra // Azaroak 16 (12:00etan, Ibarrako txokoan )
- Manzarbeiti // Azaroak 17 (10:00etan, ermitako txokoan)
- San Miguel // Azaroak 17 (12:00etan, baselizan)
Aurreko bileran adostutakoaren laburpena eta azken 6 hilabeteetan egondako obra eta konponketen azalpenak emango dituzte batzarretan. Horren ondoren, auzokideentzako tartea egongo da arazo eta konponketen gaineko proposamenak eta eskakizunak egiteko.
Muruetako eta Goikiriako batzarretan hainbat gai landu zituzten, zubien konpoketak, seinaleztapenak eta errepideen konponketak besteak beste. Hauek dira falta diren batzarretan landuko dituzten gaiak:
ZALOA
- Zaloako errepideko hodiak konpontzea
- Udazkeneko hostoen garbiketa errepidean, irristatzeko arriskua dela eta
- Erabiltzen ez den kableatuaren kudeaketa
- Elizaren aurreko aldeko sastrakak kentzea
- Plazako zuloak estaltzea
- Sastrakak kendutako eremuan egurra kentzea
- Zabor ontziak dauden tokitik mendira doan bidea konpontzea
- Iturriko hodia laburtzea
- Gallartuko lehen sarrerako zubiko bazter-babesak
IBARRA
- Jose Manuel Intxaurragaren ahizparen etxearen inguruan sastrakak kentzen direnean, loreak ez ebakitzea
- Estolderia garbiketa
- Ibarrako iturria konektatzea
- Ibarrako bolatokiaren argi-koadroaren tapa berrikustea
- Tenporizadore bat jarri Ibarrako bolatokiaren argiari
- Zaloako estrata
- Asierren etxe ondoko iraungitutako argia
- Arangurenen, Maltzarragaren etxeko sarrerako zuloak
- Ibarrako zubi zaharreko loreontziak
MANZARBEITI
- Manzarbeitiko zubiaren konponketa
- Errepideak zabaldu daitezkeen eremuak
SAN MIGEL
- San Miguelgo arekako garbiketa
- Arnauriko biribilgunera sartzeko goragunearen eskakizuna
- Arnauriko biribilgunetik Berazako bidera doan oinezkoen pasabidea