Arte Eszenikoak Orozkoko erdigunean sartuko dira azaroaren 22 eta 23an, baita tabernetan ere

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko aza. 14a, 07:00

Antzerkiz beteko dira Orozkoko kaleak. / Aiaraldea.eus

Malabaristak, bakarrizketak, clown ikuskizunak, antzerkia, poesia komikoa eta performancea egongo dira bi egunetan, haur zein helduentzat.

Kuluxka antzerki taldeak Orozkoko antzerki poteoaren lehen edizioa antolatu du azaroaren 22 eta 23rako, Orozkoko ostalaritza eta bertso eskolaren parte hartzearekin. 

Antzerki, zirku edota dantzako pertsonaiez mozorrotzera gonbidatu dituzte herritarrak, edo eszenatokiarekin identifikatzen den osagarriren bat eramatera, besterik gabe.

Tabernetako ikuskizunetan barra-zerbitzua geldituko da, horrela artistak gozatu eta errespetatu ahal izateko, eta isilik egotea ere eskatuko dute. Kalejiren bidez girotuko dituzte erdiguneko kaleak ikuskizun batetik besterako denbora tartean.

Azaroak 22, ostirala

18:00 // Kuluxka eta bertsolarien aldeko ekimenaren aurkezpena (Zubiaur plazan)

18:30 // Umeentzako clown "Jaia", gazteleraz (Zubiaur plazan)

19:30 // Baginaren bakarrizketak, gazteleraz (Donibane Aretoan)

21:30 // Mugak performancea (Kalakan tabernan)

Ikuskizunik ez dagoen bitartean antzerki kalejira egongo da plazan eta kaleetan zehar

Azaroak 23, larunbata

12:00 // Kuluxka eta bertsolarien aldeko ekimenaren aurkezpena (Zubiaur plazan)

12:30 // Malabarismo emanaldia batuko da kalejirara. Itxinan eta Iza jatetxean egingo du geldialdia

13:00 // Bakarrizketa komikoa: Umoreak eta maitasunak mundua salba dezake? (Batzokian)

14:00 // Kontzako maga clown ikuskizuna (Kalakan tabernan)

15:00 // Malabarizia eta bere intentsitateak poesia komikoa, gazteleraz (Eneko tabernan)

15:30 // Ekimenaren itxiera (Zubiaur plazan)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide