Orozkoko Udalak eta Induma Informazio Bulegoak Orozko Klik lehiaketa antolatu dute beste urte batez, eta aurtengo irabazleak nortzuk diren jakinarazi dute dagoeneko. Hauek dira aurtengo garaileak eta argazki-bildumen izenburuak:
- Maialen Ugarriza Astobiza: Baztarrik baztar
- Luis Miguel Escudero Gonzalez: Nire ametsetan
- Arantza San Pedro Uriondo: Orozko gertuago
Argazkiak ez dira oraindik publiko egin, 2025eko egutegian egongo baitira ikusgai, eta antolatzaileek sorpesa izatea nahi dute.
Orozko Klik argazki lehiaketa
Lehiaketa honen helburua da egileak berak egindako hiru bilduma batzea, Orozkoko herriarekin zerikusia duten 6 argazkirekin bakoitza. Hau da, parte-hartzaile bakoitzak 6 argazkirekin osatutako hiru bilduma entregatu beharko ditu. 18 argazki horietatik 12 Udalaren urteko egutegia egiteko erabiliko dira.
Lehiaketaren oinarrien arabera, alderdi hauek baloratu dira hautaketa egiterako orduan: entregatutako bilduman Orozkoko hainbat espazio edo leku ezagun irudikatzea; irudiak urteko hainbat unetan eginda egotea, urtaro desberdinak erakutsiz; sormena aurkeztutako irudietan; eta paisaien, auzoen, faunaren, jendearen, jaien... argazkiak izatea.