Atzo, azaroaren 15ean, Exopia dokumentala proiektatu zuten Donibane Aretoan 19:00etan. Ondoren, mahainguru bat egin zuten dokumentalaren lantaldearekin. Amaitzeko, Lesbosekin zuzenean konektatu zuten, bertan dagoen egoeraren berri emateko.
Azaroaren 22 eta 23an janari bilketa egingo dute udaletxeko arkupean. Ostiralean 18:00etatik 20:00etara egongo dira eta larunbatean 11:00etatik 13:00etara. Behar dituzten elikagaiak arroza, pasta, olioa eta lekaleak dira.
Lesbos uharteko errefuxiatuei laguntza ematen dien gobernuz kanpoko erakundea da Zaporeak. Errefuxiatuei janaria eskaini eta bertan dauden pertsona eta elkarteekin lankidetzan aritzen dira. Azken urtean 3.000 janari errazio baino gehiago prestatu dituzte egunero elkartearen sukaldean.
Argazkiak: Iosu Zaldibar