Orozkoko V. Kriteriumak baditu bere irabazleak. Emakumeen kategorian (Elite eta Sub-23 zein profesionalak) Usoa Ostolaza gailendu da. 10 itzuli egin behar izan dituzte, eta guztira 20 bat minutu aritu dira pedalen gainean.
Gizonezko profesionalen kategoria, aldiz, Pablo Castrillok irabazi du. 20 itzuli egin behar izan dituzte guztira, baina ez da nahikoa izan azken itzulian lehenengoa heltzearekin. Izan ere, bost itzulietatik behin puntuak banantzen aritu dira aurretik zihoazen hiru txirrindulariei.
Profesional-ohiek ere izan dute haien momentua, eta haiek ere 20 itzuli eman behar izan dituzte. David de la Fuente nagusitu da.
Ander Ganzabal eta Gotzon Martin Euskaltel Euskadiko profesionalak ere bertan izan dira, baita Hodei Muñoz luiandoarra eta Olatz Camino laudioarra ere.