Pilotazaleek hitzordua izango dute igandean Orozkoko frontoian 10:30etatik aurrera. Hainbat partida egongo dira jokoan eta deigarriena, agian, 12:30ean Amaia Aldai eta Nora Mendizabal aurrez aurre izango dituena izango da.
Amaia Aldai Master Cup-eko lau t´erdiko txapelduna izan da azken hiru urteetan eta bere nagusitasuna erakutsi nahi du berriro. Izan ere, orain arte, aurreko edizioaren irabazlea izateagatik, ez du lehiaketan parte hartzeko beharrik izan. Orain, ordea, eliteko final laurdenak erabakiko dira Orozkon (Arrillagak eta Larrartek ere jokatuko dute 13:00etan hurrengo kanporaketan aritzeko) eta Arrigorriagan lehian egongo diren beste partidetan argituko dituzte gainerako postuak.
Horrez gain, pilota mistoko gazteen eta promesen sei norgehiagoka egongo dira aurretik:
10:30 // June Zabala-Itsasne Lizarralde
11:00 // Lur Egizabal-Arhane Rey
11:30 // Eider Perez-Ainitze Arratibel
12:00 // Uxue Gomez-Maddi Ugalde
13:30 // Amaia Arrastia-June Berasaluze
14:00 // Amaia Zarrabeitia-Lide Lopez Nuria