Istripu handia jaso da gaur goizaldean Orozkon, AP68 autobideko 20. kilometroan. Bi kamioik eta bi autok elkarren artean egin dute talka eta emakume bat eraman behar izan dute ospitalera, zaurituta. Kamioi batek zama galdu du eta errepidean trafikoa eten behar izan dute.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, Aretatik ari dira trafikoa desbiderazen Gasteizko noranzkoan, eta 2 kilometroko auto ilara sortu da horren ondorioz.
Beste istripu bat
Horrez gain, BI-2522 errepidean eta goizean ere, auto baten eta kamioi baten arteko istripua jazo da. Bi anbulantzia bertaratu behar izan dira eta bi lagun ospitalera garraiatu behar izan dituzte.
