Orozkon emakumeentzako lokal bat irekitzeko lehen urratsa egingo dute gaur

Aitor Aspuru Saez 2024ko aza. 28a, 13:50

Orozkoko emakumeen esku egongo da lokala beharrekoa den erabakitzea. / Aiaraldea.eus

Gaur 18:30ean emakumeentzako bilera irekia egingo dute Gaztetxoko zaharrean, herrian espazio propio bat behar duten eztabaidatzeko.

Orozkoko Udalak eztabaida abiatuko du gaur emakumeen espazioa beharrezkoa den erabakitzeko. 18:30ean izango da ibilbide horren lehen urratsa, Gaztetxoko zaharrean. Goizeder Moral Ponce berdintasun teknikariak azaldu du azaroaren 25eko egitarauaren testuinguruan txertatu dutela eztabaida: "Gaurko batzarraren helburua da emakumeen ahotsak jasotzea".

Gaur jasotzen duen erantzunaren arabera baloratuko du Orozkoko Udalak ea dagoen herrian emakumeentzako berezko toki bat irekitzeko beharra. "Emakumeek ezaugarritu behar dute tokia, azaleratuta zein behar dauden eta zer den beharrezkoa behar horiek asetzeko", nabarmendu du teknikariak.

Berez, prozesu baten lehen ekintza izango da. "Lekua behar den edo ez, eta emakumeen erabilerarako bakarrik izango den edo ez argitu beharko genuke, besteak beste, gero araudia sortzeko", azaldu du Goizeder Moral Poncek.

Hori guztia erabaki ondoren, azken urratsa espazioa bera prestatzea litzateke. Baina, nolabait, teknikariak iradoki du Orozkoko Udalak baduela toki bat horretarako baliatu ahal dena, baldin eta eztabaidetan erabakitzen dena horretara egokitzen bada.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide