Urtero ospatu ohi duen Santa Luzia azoka hartuko du Orozkok abenduaren 14an, larunbatean, eta aurten ere bertako nekazariek zein artisauek izango dute tokia.
Goiz osoan luzatuko da egitaraua, hain zuzen, 10:00etatik hasita 14:00ak arte egongo da azokako postuetan zerbait erosi zein dastatzeko aukera. Nekazarien postuak Hegoaldeko karpan egongo dira, eta artisauak, aldiz, Plazako Frontoian.
Terreña arrazako lehiaketari goizeko 10:30ean emango diote hasiera, 12:00etan hanburgesa dastatzea egongo da bertaratzen direnek probatu ahal izateko. 12:30ean Ganguren testaje zentroko idiskoen enkantea egingo da eta bukatzean, terreña arrazako lehiaketaren sari banaketaren txanda helduko da.
EGITARAU OSOA
Hegoaldeko karpan
10:00-14:00 // Bertako nekazaritzako elikagaien azoka
10:30 // Terreña arrazako lehiaketa
12:00 // Terreña arrazako hanburgesa dastapena
12:30 // Idiskoen enkantea, Ganguren testaje zentrokoak
13:30 // Sarien banaketa
Plazako frontoian
10:00-14:00 // Artisautza azoka