Txakur bat galdu da Orozkon eta jabeek deia zabaldu dute, norbaitek ikusiz gero 678 603 815 telefono zenbakira dei dezan.
Berez, Uda da animaliaren izena eta euskal artzain txakur arrazakoa da. Marroia eta beltza da, 22 kilo pisatzen ditu eta zazpi hilabete ditu.
Dirudienez, anbulatorioaren ingurutan galdu zen eta Burruzkale eta zubien artean ikusi dute.
Jabeek eurek azaldu dutenez, arnesa galdu du eta litekeena da izututa egotea.