Goiz osoan zehar luzatu da Orozkoko Santa Luzia azokako egitaraua. 10:00etatik hasita 14:00ak arte egon dira azokako postuak herrian. Nekazarien postuak Hegoaldeko karpan, eta artisauak, aldiz, Plazako Frontoian.
Terreña arrazako lehiaketari goizeko 10:30ean eman diote hasiera, 12:00etan hanburgesa dastatzea egon da, eta 12:30ean Ganguren testaje zentroko idiskoen enkantea egin da. Bukatzean, terreña arrazako lehiaketaren sari banaketa egin dute.