2025eko urtarrilaren 5ean egingo dira tradizioa diren Orozkoko kaleen arteko herri kirolak. 12:00etan hasiko dute lehiaketa kiroldegian.
Herriko plaza, Andra Mari, Bronx, Zubieta eta Burruskale kaleetako ordezkariek honako proba hauek egin beharko dituzte: harrijasotzaileak, lokotz biltzea, soka tira, trontzak eta txinga-erutea.
Bazkarirako tiketak
Jokoen ondoren bazkaria egingo dute bertaratutakoek festa-giroaz gozatzeko. Bazkariko tiketak abenduaren 29ra arte egongo dira salgai Museoan. Porrusalda, oilaskoa eta milorriak egongo dira bazkaltzeko, 20 euroren truke. Plaza mugatuak egongo dira.