Atzo 16:00ak aldera deia jaso zuten larrialdi zerbitzuek, heldu bat eta bere bost urteko semea galdu zirelako Gorbeian. Ertzaintzak adierazi duenez, lainoagatik iparra galdu zuten eta laguntza eskatu behar izan zuten.
Larrialdietarako bitartekoak mobilizatu eta gero, Zeanuri udalerrian topatu zituzten mendizaleak eta Pagomakurrera eraman zituzten gero.